XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, nola itsasbehera zegoen, ba primeran pasa dugu.

Pasian genbiltzala, Juanak gauza asko kontatu dizkit: Mexikoko bere lagunak nolakoak diren, zein jolas mota ezagutzen dituen...

Nik, ostera, horma txoriak nola harrapatzen ditudan azaldu diot, eta zein goxo prestatzen dituen amak patata frijituekin, eta zein txokolateroa naizen...

Baina segituan pasa zaigu denbora eta emeki emeki lanera itzuli behar izan dut.

Harakoan Juanak esan dit liburuko Zalakain abenturazale hura ematen dudala, Martin ez, baina Jose Zalakain, eta orduan nik bi sekretu kontatu dizkiot:

a) Esan diot etxean denek Joseba deitzen didatela eta berak ere nahi badu hala deitzeko, baina ez jendearen aitzinean, kalean euskal izenak esatea debekaturik dagoelako.